Lagunak 3 - Lagun Artea 0

Guaixe 2012ko otsailaren 27a

Lehia handiko partida espero zen sailkapeneko goi aldea dauden 2 taldeen artean. Lehen zatian, ordea, ez Lagunakek ezta Lagun Arteak ere ez zuten aurkarien atean baloia sartzea lortzen. Bigarren zatia berdin hasi zen Richardek gola sartu zuen arte. Hortik aurrera Lagunak nagusitasun handiz aritu zen eta etxekoenak izan ziren jokaldi nagusiak. Golak ere bata bestearen atzetik etorri ziren eta lakuntzarrek ezin izan zuten ezer egin markagailuari buelta emateko.Partida garrantzitsua zen Lagun Artearendako izan ere, porrot honekin, lakuntzarrak 4. postura jaitsi dira. Hurrengo norgehiagoka sailkapenean lehena den Subizaren kontra izango dute.