Omenaldia Sakanako sokatira taldeari

Guaixe 2012ko apirilaren 27a

Sakanako sokatira taldeak Eskoziako mundialean brontzezko bi domina irabazi zituen. Lorpen hori nabarmentzeko Sakana sokatira taldeari omenaldia eginen diote bihar Lakuntzan. Herriko tabernariek eta udalak antolatu dute omenaldia. Eguerdian jasoko dute taldeko emakumeek haien ahaleginaren aitortza. Ordu erdi geroago, Floren Nazabal, Vazquez, Lopez eta Beltza aizkolariak lanean ikusteko aukera izanen da. Haiek lana despeditzean, Lakuntzako koadrilen arteko herri kirol lehiaketa izanen da. Guztia despeditzeko herri-paellada izanen da.