Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pozik hartu zuen Sakana sokatira taldeak larunbatean Lakuntzan egin zitzaion omenaldia. Elai Alaiko dantzarien arkupean Lakuntzako Udalaren eskutik oroigarria jaso zuten. Sakana sokatira taldeko kideak esker ona azaldu zuten, baina deia ere egin zuten: "taldeak aurrera egiteko tiralariak, jendea behar ditugu". Bestela, jakinarazi zuten haien hurrengo erronka aurki hasiko den Nafaroako launakako txapelketa izanen dela. Omenaldiaren ondoren aizkolariak hasi ziren lanean. Lopez-Jauregi bikoteak Nazabal-Beltza bikotea menperatu zuen. Vazquez-Corchero bikoteak Goñi etxarriarra kide zuen bikoteari irabazi zion. Aitor Oiarbide etxarriarraren harri jasotze erakustaldiarekin despeditu zen omenaldia. Ondoren guztiak bazkaltzera bildu ziren. Omenduak Aitziber Biurrun, Naiara Mundiñano, Oihane Etxeberria, Arantza Serrano, Maialen Ansorena, Jaione Ganboa, Garazi Retegi eta Nerea eta Belen Lizarraga ahizpak, prestatzaileak.