Kultura arteko jaia ospatzera

Guaixe 2012ko maiatzaren 11

Lakuntzan bizi diren kultura ezberdinetako pertsonak elkar ezagutu eta haien artean harremanak bulkatu asmoz, Kulturarteko Jaia ospatuko da igandean. Horretarako, egun guztian zehar, kultura arteko jolas eta tailerrak antolatu dira. Ez da musikarik, dantzarik edo janik faltako. Gainera, igandean gizarte integraziorako oztopo direnak eta integrazioa lortzeko proposamenak ezagutaraziko dira.Tailerrak, jakiak, dantzakMunduko jolasek eta tailerrek emanen diote hasiera jaiari, 11:30etik aurrera. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, hainbat herrialdetako haimak kokatuko dira eta haietan herrialdeetako jakiak, kultura eta bizimodua erakutsiko dira. Eta herrietako dantzek eta musikak ere bere lekua izanen dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu du egitaraua, Lakuntzako Udalaren laguntzaz. Kulturille egitarauaren barruko jarduera da.