Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea hirugarren mailara igotzeko borrokatik kanpoPreferente maila. Igoera fasea: Peña Azagresa 3 - Lagun Artea 1Lagun Arteak ezin izan zuen Azagraren kontrako joaneko abantaila mantendu eta itzulerako partidan, atzo, 3-1 galdu zuen Peña Azagresaren kontra. Ongi aritu ziren lakuntzarrak, serio. Joaneko partidan zuten errenta defendatu zuten eta, gainera, Bakaikoak Lagun Artea aurreratu zuen. Baina atsedena baino lehen Azagrak berdintzea lortu zuen eta bigarren zatian beste bi gol sartu zituen. Nahiz eta lakuntzarrak saiatu eta behin eta berriz erasoan ibili, 3-1 galdu zuten eta Igoera fasetik kanpo geratu dira. Pena handia, baina preferente mailako ligan lortutako hirugarren postuarekin konformatu beharko dute Lagun Arteakoek.