Lakuntza-Aralarrerako izena ematea zabalik

Guaixe 2012ko maiatzaren 30a

Ekainaren 10ean jokatuko da Zabalarte Klubak antolatutako IX. Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa (28 km). Aurten Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako baliagarria izateaz gain, Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Eta aipatzekoa da ere nobedade moduan kadeteen eta juniorren mailetarako 11,5 km-ko ibilbidea antolatu dutela. Izena ematea zabalik dago www.lakuntza-aralar.com web orrian, ekainaren 7ra arte (20 euro federatuek, 25 euro federatu gabekoek).