Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Sakanako eskolen arteko jaialdia ospatu zen Lakuntzan. Bigarren urtea da jaialditxoa ospatzen dela eta horren helburua, eskolen arteko elkarlana sustatzeaz gain, eskolek urtean zehar egiten duten lana herriratzea da. Horrela, goiz batez guraso, irakasle eta ikasleek hainbat tailer eta erakusketaz gozatzeko eta harremanetarako aukera oparoa dute.Aurtengo jaialdiak, landa eremuko eskolen aldeko aldarria bihurtzeaz gain, murrizketen kontrako salaketa egitea helburua ere bazuen. Bide batez, egoerari buelta emateko erabakitzeko eskubidea defendatu eta Euskal Eskola Publiko Berria giltzarria dela adierazi nahi izan zuten.