Etxarri Aranazko abesbatza zuzenean

Guaixe 2012ko ekainaren 8a

Iaz 40 urte bete zituen Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Lakuntzan. Kultur Illeren barruan antolatu da emanaldia eta Lakuntzako San Salvador elizan izanen da kantaldia, 20:00etan. Kontzertu anitza eskainiko du Etxarriko abesbatza ezagunak, garai ezberdinetako obrak kantatuko baitituzte. Lehen zatian obra sakrak izango dira nagusi, eta bigarrenean kanta espiritualak, euskal folkloreko abestiak... denetatik pixka bat. Abesbatzako abeslari Xabier Garciandia eta Jose Luis Maiza dira zuzendariak. Egun 40 bat kide ditu Etxarriko abesbatzak eta ibilbide oparoa du. 300 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte eta sari inportanteak jaso. Lakuntzakoa gomendatzeko moduko kontzertua da. Hurrengo kontzertua ekainaren 23an eskainiko dute, Iruñeko katedralean. ErrepertorioaLehen zatia: Magnum Misterium (Tomas Luis De Victoria), Lux Aurumque (Eric Whitacre), Dies Irae (Felipe Gorrity Osambela), Richte Mich, Gott (Felix Mendelson Bartholdy), Es Müssen Sich Freuen (F.Erhardt Niedt) eta Almighty God Of Our Fathers (Will James).Bigarren zatia: Shennandoah (James Erb), Witness (Jack Halloran), Aitak Et´amak (Aita Donostia), Jaun Handiak Ikus´azue (A. Mitxelena), Ni Ez Naiz Zomorroa (J.Guridi) eta Gure Dantza (Andoni Arregi).