Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Lagun Artea taldeari kostatu egin zaio denboraldian sartzea. Hirugarren jardunaldira arte itxaron behar izan dute lehen gola sartzeko. Partidua banako berdinketarekin bukatu zen.Lakuntzako taldeak Subiza hartu zuen etxean. Biak ere 3. mailara igo berriak dira eta kostatu egin zitzaien partiduan sartzea. Golik gabe joan ziren aldageletara. Atsedenalditik bueltan, epaileak etxekoen aldeko penaltia markatu zuen eta Xabatek ez zuen huts egin. Lakuntzarrek gol aukera gehiago izan zuten, baina ez zuten lortu aurkakoen atea zulatzea. Partida amaitzear zela, jokaldi arraro batean, partidako bigarren penaltia markatu zuen arbitroak, oraingoan lakuntzarren aurkakoa. Horri esker, Subizak partidua berdindu zuen. Sailkapena3. jardunaldiaren ondoren, Mutilvera da liderra 9 punturekin. Lagun Artea 14.a da 2 punturekin. Asteburuan Valtierrarako bidea hartuko du. Puntuak batzeko aukera ona du sailkapenean 19. den Valtierranoren aurka.