Lakuntzarrak oberenak

Guaixe 2012ko irailaren 24a

Iruñeko Oberena taldearen zelaitik 3 puntuekin bueltatu zen Lagun Artea larunbatean. Unai Bakaikoak 2. zatiko aurreneko minutuan sartutako golak eman zion garaipena Lakuntzako taldeari. Oberenakoak saiatu ziren eta berdinketaren gola ere lortu zuten, baina jokoz kanpo. Aukera gehiago sortuko zituzten 2. zatian baina ez zuten atea aurrean asmatu, 1 zatian bezala, eta garaipena Lakuntzara etorri zen. Cirbonero da sailkapeneko liderra 13 punturekin. Lakuntzarrak 10. dira 8 punturekin. Asteburuan lakuntzarrek Lagunak taldearen kontra jokatuko dute Zelai Berrin. Barañaingoak 15. dira eta 3 berdinketek emandako 3 puntu dituzte.