Mutilberari puntu bat kendu dio Lagun Arteak

Guaixe 2012ko urriaren 15a

Atzo partida ikusgarria jokatu zen Lakuntzako Zelai Berrin. Lagun Arteak Mutilbera liderra hartu zuen. Nahiz eta euria egin giro polita sortu zen Lakuntzako zelaian. Bi taldeak irabaztera atera ziren hasieratik, eta nahiz eta liga irabazteko oilarretako bat aurrean izan lakuntzarrak ez ziren kikildu. Ongi jokatu zuten Josu Dominguezen mutilek eta gol aukera gehiago sortu zituzten, baina Mutilberako defentsak eta txurien akatsek helburua betetzea ekidin zuten. Hala ere, 69. minutuan aurreratu ziren Lagunekoak, Mutilberako Iñakik bere atean sartutako golari esker. Baina tamalez, Mutilberako Murillok berdinketaren gola sartu zuen 88. minutuan. Horrela despeditu zen lehia. Liderrari puntu bat kentzea ez dago gaizki, baina Lagun Arteak irabaztea merezi izan zuen, oso ongi jokatu eta aukera paregabeak izan zituelakoSailkapen orokorrean Cirbonero dugu lider, 19 punturekin, Mutilbera (18 puntu) gainditu eta gero. Lagun Artea taularen erdialdean dago. 11.a da, 12 punturekin.