Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbitroaren erabakiak guztiz markatu zuten igandean Lakuntzan Cirbonero liderrak eta Lagun Arteak jokatutako partida. Lakuntzarrak gogo gehiagorekin zelairatu ziren eta aukerak izan zituzten, baina defentsaren akatsa baten ondorioz arbitroak Lagun Artearen jokalari bat kaleratu zuen eta hor despeditu zen partida lakuntzarrendako. Atsedenaldira aldeko golarekin joian zen Cirbonero. Bigarren zatian Lagunen aldeko penaltya seinalatu zuen arbitroak, baina Ayensak gelditu zuen. Hurrengo jokaldian Cirbonerok bigarren gola sartu zuen eta nahiz eta Lagun Artea behin eta berriro saiatu, ezin izan zuten partidaren norabidea aldatu. Cirbonerok hirugarren gola sartu zuenean, orduan iritsi zen Lagunen gola. Nahiz eta saiatu, liderraren kontra aritzeak eta arbitroaren erabakiek ez zuten Lakuntzako taldea lagundu. Cirbonerok lider jarraitzen du 25 punturekin, puntu bakarrera Cortes duela. Lagun Artea 11.a da, 13 punturekin. Larunbatean Erriberrin jokatuko du Lagun Arteak, sailkapenean 5.a den Erriberri taldearen kontra.