Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santu Guztien Egunera aurreratu zuen Lagun Arteak 11. jardunaldiko partida. Erriberrin jokatutako lehian sendo azaldu zen Lagun, eta lehen zatian lakuntzarrek jarri zuten futbola. Erriberri izan zen aurreratu zena, baina berehala berdindu zuen Lagun Arteak, Gascori esker. Hortik aurrera baloia kontrolatu zuten lakuntzarrek, baina arriskurik sortu gabe. Bigarren zatian lakuntzarrak aurreratu ziren Gascoren gol ikusgarri bati esker. Lagunek sententziatzeko aukera izan zuen bi kontraerasoetan, baina ez zuten asmatu. Eta Erriberrikoak izan ziren bina berdindu zutenak. Partida horrela bukatu behar zela zirudienean, deskontuan, falta bati esker 2-3 gailendu ziren Erriberrikoak. Cirbonerok jarraitzen du lider, 28 punturekin. Lakuntzako taldea 12.a da, 13 punturekin. Igandean Lagun Arteak sailkapen orokorrean 17.a den Peña Azagresa hartuko du Lakuntzako Zelai Berrin.