Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkeneko bi partidak ongi jokatu zituen Lagun Arteak, baina garaipena lortu gabe. Baina igandean joera hori aldatu zuten lakuntzarrek, 2-1 hartu baitzuten menpean Peña Azagresa. Serio zelairatu ziren lakuntzarrak hasiera-hasieratik, partidan sartuta. Horrela, 3. minuturako Berazak Lagun Aurreratu zuen. Hortik aurrera lehia areagotu zen, baina lehen zatian markagailua ez zen aldatu. Bigarren zatian Lagun Arteako Xabi aldageletara bidali zuen arbitroak eta Peña Azagresak bana berdindu zuen. Egoera korapilatu zitzaion Lakuntzako taldeari, baina behera egin ordez gehiago borrokatu zuten lakuntzarrek eta Bakaikoak Lagunen bigarren gola sartu zuen, garaipenekoa. Laguneko Xala kanporatu zuen ere arbitroak baina, zorionez, 3 puntuak etxean geratu ziren. Cirbonerok jarraitzen du lider, 29 punturekin. Lagun Artea 12.a da, 16 punturekin. Asteburuan Cortesen jokatuko du Lagun Arteak, 26 punturekin sailkapenean 3.a den Cortesen kontra. Partida konplikatua, zalantzarik gabe.