Hiru puntuak Cortesen geratu ziren

Guaixe 2012ko azaroaren 19a

Lagun Arteak Cortesen jokatu zuen. Serio zelairatu zen Lakuntzako taldea, baloi guztiagatik borrokatuz eta etengabe aurrera eginez, baina kontrako atean ez zuten asmatu. Bigarren zatian Cortesekoek izan zuten gehiago baloiaren jabetza, eta 68. Minutuan aurreratzea lortu zuten Erriberakoek. Egoerari buelta emateko apenas denborarik gabe bigarrena sartu zuen Cortesek eta hortik aurrera garaipena defendatzera pasa ziren Erriberakoak. Lagun Arteak ezin izan zuen egoerari buelta eman. Cirbonerok jarraitzen du lider, 32 punturekin. Lagun Artea 12.a da, 16 punturekin. Igandean Lagun Arteak sailkapenean 6.a den Uharte Iruñea hartuko du Zelai Berrin.