Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dirua ateratzeko ekimenak eginen dituzte. Aurrena, igandean, azoka. Lurra, ateak, iturgintza, margo lanak eta kanpoko urbanizazioa besterik ez dira falta Lakuntzako zinemaren eraberritze lanak despeditzeko. Baina obra finantzatzen duen Espainiako Gobernuaren murrizketek, lanak geldiarazi dituzte. Garagarrilean behin behinean izan zen, eta irailean erabaki irmoa. Lakuntzako Udala, egoera bideratu nahian, Sustapen Ministerioarekin harremanetan da. Zinemako obrek inguratzen duten hesiek, eskolako patioari zati bat kendu diote eta lanengatik, haur-parkea Larraina kaleko plazara lekualdatu zuten. Baina parkeko altzari batzuk erabili ezinik gelditu ziren eta daudenak ere ez daude baldintza onenetan, segurtasun neurriak "nekez" betetzen dituztelarik. Gainera, parkearen inguruan dauden kirol guneak ere ez daude bere onenean. Ingurua, ez eskola ordutan ezta aisialdi ordutan ez dago erabilgarri. Lan-taldeaAisialdi gunea desegina ikusteak lakuntzar askoren kezka sortu zuen. Beraz, Lakuntzako Udalak herritarren beharrak aseko dituen parke berri bat bulkatzeko batzordean parte-hartzeko gonbitea egin zien lakuntzarrei. Horrela sortu zen Parkea Martxan batzordea eta hark aisialdi gunea berritzeko proiektua ondu du. Batzordea gaur bilduko da, 18:30ean udaletxean. Prestatutako egitasmoari oniritzia eman eta egoki jotzen diren egokitzapenak eginen dizkiote.Udalaren lehentasuna zinemaren inguruaren urbanizazioa egitea da. Horretarako diru-laguntza eskaerak egin ditu. Baina denetarako iristen ez denez, batzordeak dirua ateratzeko ekimenak jarri ditu martxan. Herriko taberna eta dendetan eltzetxuak jarri dituzte. Igandean 2. eskuko azoka eginen dute (ikus 11 galdera, azken orrian) eta eguberrietako zare baten zozketa eginen dute. Ekimen gehiago ere badituzte esku artean. Bilera Parkea Martxan batzordea gaur, ostirala, 18:30ean bilduko da udaletxean. Prestatutako egitasmoari oniritzia eman eta egoki jotzen diren egokitzapenak eginen dizkiote.