Jendetza bildu zen Lakuntzako 2. eskuko azokan. Eguberrietako 3 zare zozketatzeko txartelak salgai jarri dituzte eta San Saastinetan zerbait gehiago egitea aztertzen ari diraParkea Martxan batzordeak egitasmoa onartu zuen ostiralean. Igandean jendaurrean erakutsi zuten eta asko harritu egin zen egitasmoaren tamainarekin Igandean mugimendu handia izan zen Behar zana pilotalekuan. Parkea Martxan taldeak antolatutako bigarren eskuko azokak goiz eta arratsaldez lakuntzarrak eta inguruko herritarrak erakarri zituen (uhartearrak, arbizuarrak, etxarriarrak, iturmendiarrak). Apaingarriak, gitarra elektrikoa, liburuak, arropa, diskoak, ontziak, haurrendako aulkiak, elektra tresnak... denetariko mauka eskuratzeko aukera baliatu zuten. Azokarekin batera, haurrek aurpegia margotzeko tailerra izan zen. Frontoitik pasatzen zirenek gainera, pintxo-potea edo marokoarrek egindako pasta-tea eta hego-amerikarrek egindako yuka frijituak dastatzeko aukera izan zuten. Goizean mugimendu handia izan zen eta arratsaldean jaitsi bazen ere, 3.000 eurotik gora biltzea lortu zuten. Soberan gelditu diren liburuek, egoera onean daudenek, udal liburutegian bukatuko dute. Arropak eta bestelakoak Emausko trapuketariei edo Saharara bidaltzea aztertzen ari dira. Proiektua aurreraParkea Martxan batzordeak ostiralean egindako batzarrean aisialdi guneko egitasmoari oniritzia eman zion. Hura zertan datzan jakiteko aukera izan zuten igandean lakuntzarrek. Asko proiektuaren tamainarekin eta bere aurrekontuarekin harrituta gelditu ziren. Egitasmoaren arabera, aisialdi gunea Larrañetako eremuan kokatuko litzateke, eskola, frontoia eta kirola egiteko guneak bilduz. Proiektuak adin ezberdinetako haur eta gazteen beharrei erantzuna eman nahi die, jolasa eta kirola egiteko baldintza egokiak emateko. Hala, Larrañeta plazaren ondoan haur txikiendako jolas gunea eginen litzateke. Nolakoa izanen den jakiteko haurrekin lan-taldeak eginen dituzte. Hainbat kiroletan aritzeko porlanezko kirol pista berrituko litzateke, belarrezko futbol zelaia behar bezala jartzeko moldaketak eginen lituzkete eta mahai jolasak egiteko gunea aurreikusi dira. Futbol zelaiko hegoko atearen atzean lurraren maila ezberdina baliatuz pareta jaso eta banku luze bat eginen da eta parke gune berria sortuko da. Guztia bide batek lotuko du. Belardiak eta zuhaixkak jartzea aurreikusi dute ere. Azken lan horietako batzuk auzolanean egitea aurreikusi dute. FinantzazioaUdalaren lehentasuna zinemaren inguruaren urbanizazioa egitea da. Horretarako diru-laguntza eskaerak egin ditu. Baina denetarako iristen ez denez, batzordeak dirua ateratzeko ekimenak jarri ditu martxan. Herriko taberna eta dendetan eltzetxuak jarri dituzte. Igandeko 2. eskuko azokaren ondoren, Lakuntzako dendek emandako produktuekin 3 zare egin dituzte eta zozketatu dituzte. 180 haur10 urte baino gutxiago dituzten lakuntzarrak. 15 urtetik beherakoak populazioaren %20 dira Lakuntzan (245). 1.289 pertsona dauden Lakuntzan erroldatuta eta %60 40 urte baino gutxiago ditu.