Lagun Arteak ongi eutsi zion Txantreari

Guaixe 2012ko abenduaren 17a

Puntu baliotsu bat ekarri zuen Lagun Arteak Txantreatik. Hirugarren postura igotzeko irabazi beharrean zegoen Txantrea, baina Lakuntzako taldeak tamaina hartu zion partidari eta bi taldeak parez pare aritu ziren lehian. Ongi jokatu zuten bi taldeek: gol aukerak izan zituzten, sare barrura joan ez zirenak, eta gogor aritu ziren lehian. Tentsio hori uneoro nabaritu zen. Horren isla, jokaldi nahasi batean, arbitroak Lagun Arteako Ruben eta Txantreako Cristian kalera bidali zituen biei txartel gorria atera eta gero. Husnako berdinketarekin despeditu zen lehia, eta lakuntzarrak pozik bueltatu ziren, puntu baliotsu bat lortu eta gero. Cirbonerok eusten dio 3. Mailako lidergoari, 44 punturekin. Lagun Artea 10.a da, 23 punturekin. Igandean Lagun Arteak sailkapenean 16.a den Eguesibar hartuko du.