Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea eta Eguesibar parez pare aritu ziren Lakuntzako Zelai Berrin jokatutako partidan. Nahiz eta partida berdinketarekin bukatzea merezi, Eguesibarreko Isaac Manjonek gola sartu zuen 55. minutuan, Lagunen atezainak baloi bat urruntzeko egin zuen akatsa aprobetxatuta. Eta nahiz eta hortik aurrera lakuntzarrak esnatu eta saiatu, markagailua ez zen aldatu eta Eguesibarrek eraman zituen jokoan zeuden 3 puntuak. Cirbonerok jarraitzen du 3. mailako lider, 45 punturekin. Lagun Artea 11.a da, 23 punturekin, beste hiru talderekin puntutara berdinduta. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hurrengoa ilbeltzaren lehen asteburuan jokatuko da. 27 punturekin 8.a den Mutxanteren kontra jokatuko du Lagun Arteak, Erriberan.