Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Murtxantetik hiru puntuak ekarri zituen Lakuntzako Lagun Arteak, urtea hasteko modu bikaina, hain zuzen. Murtxantek hasieratik bost jokalari kokatu zituen defentsan, eta Lagun Arteak primerako erantzuna eman zuen: zelai erdiko jokoa kontrolatu zuen, Murtxanteri aurrera egitea ekidinez. Aldiz, Lagun Arteakoak sarritan iritsi ziren Murtxantekoen atera, baina ez zuten asmatzen. Bigarren zatian defentsa sendoa erakutsi zuen Lagun Arteak, eta kontraerasoan Murtxante sorpresaz hartzen saiatu zen. Hain zuzen ere, kontraeraso bati esker lortu zuen Lagun Arteak aurreratzea, Salak partida bukaeran, 92. minutuan sartutako gol bati esker. Cirbonerok jarraitzen du 3. mailako lider, 46 punturekin. Irabazi ondoren Lagun Artea 10.a da, 26 punturekin. Asteburuan jaitsiera postutan dagoen Idoiaren kontra jokatuko dute lakuntzarrek.