Oteizatik puntu bat ekarri du Lagunek

Guaixe 2013ko urtarrilaren 14a

Lagun Arteak Oteizan jokatu zuen, Idoiaren kontra. Husnako berdinketarekin despeditu zen lehia. Idoiak akaso gehiago merezi izan zuen, lehen zatian nagusi izan zelako, baina Lagunek agoantatzen jakin zuen. Idoiako Felones aldageletara bidali zuen arbitroak, bi txartel hori ikusi ondoren, eta bigarren zati ia osoa jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten lakuntzarrek. Baina ez zuten egoera aprobetxatzen jakin eta nahiz eta Unai Bakaikoak Idoiakoen atean arriskua sortu, husnako berdinketarekin despeditu zen lehia. Cirbonerok eusten dio 3. Mailako lidergoari 47 punturekin. 3 puntura du Mutilbera. Lagun Arteak 10. Postuan jararitzen du, 27 punturekin. Asteburuan etxean jokatuko dute lakuntzarrek, sailkapenean 5.a den San Juan taldearen kontra.