Ongi jokatu zuen Lagunek, baina ezin izan zuen markagailua mugitu

Guaixe 2013ko urtarrilaren 21a

Partida lehiatua eta polita eskaini zuten Lagun Arteak eta San Juanek, etengabeko euriek potolotutako zelaian. Lakuntzako taldeak ongi jokatu zuen, baloia dominatuz eta gol aukera politak sortuz. Horregatik pena izan zen husnako berdinketa bere alde mugitu ez izana. Izan ere, azkeneko txanpa horretan zortea falta izan zitzaion Lagun Arteari, eta jokaldiak ongi borobiltzen ez zuen jakin. Aspaldiko partez aldaketa dago 3. Mailako lidergoan. Mutilbera da lider berria, 47 punturekin, Cirbonerorekin puntutara berdinduta. Berdindu eta gero Lagun Artea 12.a da sailkapenean, 28 punturekin. Asteburuan sailkapenean haien atzetik dagoen Subizaren kontra jokatuko dute lakuntzarrek, Subizan. Hiru puntu eskaseko aldea dago bi taldeen artean eta, hortaz, lehia zuzena eta ikusgarria aurreikusten da.