Gose Lakuntzan

Guaixe 2013ko urtarrilaren 18a

Arrasateko hirukoteak larunbatean, 20:30ean, kontzertua eskainiko du Lakuntzako San Saastin festetako egitarauaren barruan. Azaroaren 20an karrikaratu zuen Gosek bere 5. diskoa, disko laranja. Horretan ere hirukoak trikitia, rock ikutua eta musika elektronikoa uztartzen ditu bere abestietan. 11 abesti berriak zuzenean gozatzeko aukera eskainiko dute Ines Osinagak, Iñaki Bengoak eta Jon Zubiagak.DJ topaketa Hiru musika estilotako disko-jartzaileak ariko dira gaur gauean Sorginak tabernan. Gauerditik aurrera DJ Nestorrek (Eztanda Irratia) rock doinuak jarriko ditu. 2:00etatik aurrera DJ NQk (Movie Brothers) musika elektroniko eskaintza eginen du. Hari segida Iosu Garatek emanen dio, thecno-house doinuekin.