Hemen dira San Saastin festak

Guaixe 2013ko urtarrilaren 18a

Gaur hasiko dira San Saastin festak, igandera arte luzatuko direnak. Krisiaren eraginez egitarau xumea prestatu du Udalak eta festek 4 egun izan beharrean 3 izanen dituzte. Baina ez dira faltako lakuntzarrek bere sentitzen dituzten ekitaldiak, auzateak eta beste. Esaterako, gaur piperropilik onenak aukeratuko dira, San Saastinetarako propio prestatzen ziren aniseko opil bereziak. Bihar, eguraldiak uzten badu, erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Eta gauerdian Lakuntzako Pertza elkarteak antolatutako 23. danborrada burutuko da, Joxe Floresek eta Ricardo Aretak gidatuta. Aurten jubilatu berri den Anastasio Lazkoz apaiz ohia eta urte luzez Aralar Txirrindulari Taldean lanean dabilen Lantzenekoa etxeko Joxe Andueza omenduko dituzte, urte luzetan egindako lana eskertzeko. Igandean, San Saastin egunean, San Saastin ermitako erromeriak ezin du huts egin. Bertan txokolatea, piperropilak eta auzatea dastatuko dira. Arratsalderako danborrada txikia prestatu dute, eta San Saastin egunean ohikoa den Alkate Dantza dantzatuko zaie alkate eta zinegotziei.  EgitarauaIlbeltzak 18, ostirala19:30ean  Txupinazoa, auzatea eta piperropil txapelketa.20:00etatik 21:30era Musika DJ Juan.21:30ean Zezenzuskoa.24:00etatik 2:00etara Musika DJ Juan.Ilbeltzak 19, larunbata12:30ean Lakuntzako erraldoi eta buruhandiak.13:00etan Auzatea herriko plazan.17:30ean Irrien lagunekin kanta eta dantza antzezlana herriko frontoian.18:30ean Txokolatada herriko frontoian.19:30ean Auzatea herriko plazan.20:30ean Goseren kontzertua.22:00etan Zezenzuskoa.24:00etan Danborrada.1:00etatik 2:00etara Musika DJ Juan.Ilbeltzak 20, igandea6:00etan Aurora 11:00etan Erromeria San Saastin ermitara.12:00etan Meza San Saastinen.13:00etan Auzatea San Saastinen.18:00etan Danborrada txikia.18:30ean Dantzari txikiak.19:00etan Alkate dantza.19:30ean Auzatea.19:30etik 22:30era Musika Amets taldearekin.