Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Subizakoa zelai zaila izaten da Lagun Artearendako. Horregatik bertatik puntu bat ekartzea ez dago gaizki. Partida serioa jokatu zuten Subizak eta Lagun Arteak. Hasieran Lagun Arteak Subiza estutu zuen, baina ongi erantzun zuten Zendeakoek. Defentsa sendoarekin aritu zen Lagun eta hala ere bi gol aukera ikusgarri izan zituzten, Subizako atezainak zapuztu zituenak. Bigarren zatian anbizio gehiago erakutsi zuen Subizak baina Lagun Arteak bikain erantzun zuen. Hortaz, puntu banaketa justuarekin despeditu zen lehia. Cirbonerok berreskuratu du lidergoa (48 puntu), Mutilberari puntu bat aterata (47 puntu). Lagun Arteak 12. postuan jarraitzen du, 29 punturekin. Igandean 22 punturekin 15.a den Valtierrano taldea hartuko du Lagun Arteak Lakuntzako Zelai Berrin.