Mintzakide talde berria

Guaixe 2013ko otsailaren 7a

Euskara ikasten ari edota euskaraz hizketatzeko ohitura ez duenak aukera aparta du: Mintzakide. Programa horrek astean behin ordu batez bildu eta nahi den jarduera eginez, euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen du. Lakuntzan talde berria sortu da. Nahi duenak astelehenetan Ogiberritik pasatzea du, 17:30ean. Baina parte-hartzaileek beste data bat egoki jotzen badute, aldatu eginen litzateke. Euskaraz hitz egiten hobetu nahi duten lakuntzar horiei hizketan laguntzeko euskaldun zaharrak ere behar dira. Izan ere, dakitenak eta ez dakitenak biltzen dira Mintzakide taldeetan. Sakanako Mintzakide taldeakAltsasun, astearteetan, 10:00etan, Akeitan.Irurtzunen, astearteetan, 17:30ean, Iratxon.Altsasun, ostegunetan, 17:00etan, Koxkan.Etxarri Aranatzen, ostiraletan, 15:30ean, plazan/Xapatero tabernan.Irurtzunen, ostiraletan, 17:00etan, Pikuxarren.