Berririk ez zinemaren inguruan

Guaixe 2013ko otsailaren 6a

Espainiako Gobernuaren murrizketek Lakuntzako zinemako lanak bertan behera utzi zituzten joan zen urtean. Horrekin batera, aldameneko parkerik gabe gelditu ziren lakuntzarrak. Udala Madrilekin harremanetan da, baina, ez da aurrerapenik izan. Bitartean, udalak Parkea Martxan batzordea sustatu zuen, herritarren eta udalaren artean haur-parkea egiteko asmoz.Parkea Martxan batzordeak dirua lortzeko, mus txapelketa azkarra antolatu du otsailaren 23rako. 16:00etatik aurrera jokatuko da Lakuntzako igerilekuan. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Batzordeko kideek jakinarazi dutenez, taberna zabalik egonen da, pintxo eta bestelakoekin. Gainera, haurrek goiko lokalean jolasteko aukera izanen dute.