Oberena Lagun Artearen gainetik pasa zen

Guaixe 2013ko otsailaren 11

Oberenak eta Lagun Arteak jokatu beharreko partida Altsasun jokatu behar izan zen, Dantzalekun, botatako euriarengatik Lakuntzako Zelai Berri urez beteta zegoelako. Oberenak garaipen argia lortu zuen igandean, 0-4 hartu baitzuen menpean Lagun Artea.Lehen zatian, ordea, lakuntzarrek dominatu zuten. Gol aukera argiak izan zituzten, baina ez zuten haztatu. Aldiz, Oberena lehen aldiz Lagunen atera heldu zenean gola sartzea lortu zuen Guillermok, falta zuzen bati esker. Atsedenaldia eta gero partida lotzera atera zen Oberena eta apenas ez zion aukerarik eman Lagun Arteari, 3 gol sartuz. Lagun Arteako Davilak gol aukera argia izan zuen, baina atezainak geldialdi bikaina egin zuen. Horrela, azkenean 0-4 galdu zuen Lagun Arteak. Cirbonerok jarraitzen du 3. Mailako lider, 51 punturekin. Lagun Artea 12. Postura jaitsi da, 32 punturekin. Asteburuan Barañainen jokatuko du Lakuntzako taldeak, sailkapenean faroltxo gorria den Lagunak taldearen kontra. Ea garaipenaren xenda berreskuratzen duten.