Lagun Arteak ezin izan zuen faroltxo gorriaren kontra

Guaixe 2013ko otsailaren 18a

3. mailako faroltxo gorriak, Lagunak taldeak, 2-0 hartu zuen menpean Lakuntzako Lagun Artea. Barañaingoek denboraldiko bere 2. garaipena lortu zuten batere fin ibili ez zen Lagun Artearen kontra. Lehendabiziko zatia nahiko aspergarria izan zen, jokaldi aipagarririk gabe. Bigarren zatian Aitor Egurzak baloi bat gaizki alderatu zuen eta egoera hori probestu zuen Lagunakeko Armendarizek, Barañaingoen lehen gola sartzeko. Hortik aurrera Lagunak taldeak baloiaren kontrola mantendu zuen eta lakuntzarren atera iristen hasi ziren Barañaingoak. Horrela, 85. Minutuan, Pizkuk Lagunaken bigarren gola sartu zuen. Lakuntzarrek 3 puntu pilatzeko aukera ez zuten probestu eta punturik gabe itzuli ziren etxera. Mutilbera da 3. Mailako lider berria, 51 punturekin, Cirbonero bigarrenarekin puntutara berdinduta. Lagun Arteak 12. Postuan jarraitzen du, 32 punturekin. Igandean lakuntzarrek sailkapenean hirugarrena den I ruña taldea hartuko dute Zelai Berrin.