3. mailari eusteko pausu handia eman du Lagun Arteak

Guaixe 2013ko martxoaren 11

3. mailari eusteko pausu handia eman du Lakuntzako taldeak, Burlades taldea menpean hartu eta gero. Burlatarrak hasi ziren dominatzen baina lakuntzarrek ongi erantzun zuten. Ez zen gol aukera argirik egon, falta baten ondoren, Rubenek Lagun Artea aurreratu arte. Ondoren hobeto aritu zen Lagun, baina epaileak Bakaikoa kaleratu zuen txartel gorria atera eta gero. Baina behera egin ordez Lagun Arteak gora egin zuen eta ez zion Burlatari hurbiltzen ere utzi. 89. minutuan Unai Bakaikoak sekulako gola sartu zuen eta 2-0 irabazita despeditu zen partidaMutilbera da 3. Mailako liderra, 58 punturekin. Lagun Arteak 12. postuan jarraitzen du, 38 punturekin. Asteburuan Zintronikon jokatuko du Lakuntzako taldeak, sailkapenean 2.a den Cirbonero taldearen kontra.