Lakuntzarrak Nafarroako Haur Kantari jaialdian

Guaixe 2013ko martxoaren 22a

Bihar martxan jarriko da Nafarroako Haur Kantari Jaialdia. Eta han izanen dira parte-hartuko duten sakandar bakarrak, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxe publikoko ikasleak. Bi talde joanen dira Artikara: 6. mailako Ainhoa Cartagena, Leire Sagarzazu, Idoia Torrente, Kristina Zubillaga, Jasone Auzmendi eta Amets Cerviño Hesian taldearen Gurekin kantua abestuko du.Bestalde, Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut abestia kantatuko du 2. mailako gela osoak: Aitor Auzmendi, Salah Erramad, Amin Hamdi, Izaro Jimenez, Ixone eta Maddi Lakuntza, Aiora Larraza, Adrian Martinez,  Ander eta Maialen Ormazabal, Didac Pino, Alex Ureña eta Ainhoa Bergara.Nafarroako Kantuzale Elkartekoak boluntarioen laguntzaz aurrera atera duen Jaialdiak hiru saio izanen ditu: apirilaren 13an Tuteran eta 27an Berriozarren. Azken horretan ariko dira Lakuntzako Saansastin musika eskolako 3 talde. Jaialdia Burlatan despedituko da, Euskal Herriko haur kantariak hartuko dituen ekitaldian.