Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Partida nahasia izan zen igandean Lakuntzako Zelai Berrin jokatutakoa. Lakuntzako taldeak 3 baja oso inportante izan zituen eta, ondorioz, talde berritua zelairatu zen Zelai Berrin. Lehendabiziko zatian parez pare aritu ziren Lagun Artea eta Erriberri eta ez zen aparteko jokaldirik izan. Tamalez, Medinak min hartu zuen eta erretiratu egin behar izan zen. Gauzak lasai zihoazen arbitroak, linierrari kasu eginez, Lagunen kontrako penalty oso zalantzagarria adierazi arte. Gainera, protesta egiteagatik Xabi Bakaikoa kaleratu zuen arbitroak. Atezainak penaltya gelditu zuen, baina hurrengo jokaldian, kornerraren ondoren Galindok Erriberri aurreratu zuen. 10 minutu beranduago Erriberrik bigarren gola sartu zuen. Gauzak okertzeko, lesiotik osatu berria zegoen Palomok min hartu zuen berriro, atzera ere lesionatuz, eta horrela despeditu zen partida. Arbitroen erabakiekin oso haserre azaldu ziren Lagun Arteako zaleak. Mutilberak jarraitzen du lider, 62 punturekin, San Juani 2 puntu aterata. Galdu eta gero Lagun Artea 12. postura jaitsi da, 41 punturekin. Asteburuan Azagran jokatuko dute lakuntzarrek, jaitsiera postutan dagoen Peña Azagresaren kontra.