Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zinemako lanek herria haurrendako jolas parkerik gabe utzi zuten. Parkea Martxan batzordea sortu zen eta aisialdi gunea berritzeko proiektua ondu du. Hura egiteko dirua udalak eta batzordeak jarriko dute. Horregatik, azken hori bigarren eskuko azoka prestatzen hasi da. Egoera onean dauden eta etxean erabilpenik ez duten jolasak, liburuak, poltsak, txapelak, arropa, belarritakoak, koilareak, etxea apaintzeko gauzak, diskoak, altzariak, irratiak, kirol materiala eta bestelakoak udaletxe sarreran uzteko eskatu diete lakuntzarrei. Etxetik objekturen bat jasotzea pasatzea nahi dutenek 666 649 416 telefonora hots egin behar dute. Garagarrilaren 14ra arte jasoko dituzte objektuak. Azoka, berriz, garilean egitea aurreikusten du batzordeak. Aurretik bestelako jarduerak ere eginen dituzte. ProiektuaLakuntzako Udalak bere gain hartuko ditu urbanizazio lanak. Apika, lanak udan has litezke. Parkea Martxan Batzordearen ardura da jolasparke egituratua eta ez egituratua. Jokoak eta beste muntatzen irailetik aurrera hasi nahiko lukete batzordekideek. Egituratu gabeko parkeari dagokionez, auzolanean eginen da. Gainera, diseinua adosteko haur eta helduekin tailerrak antolatuko ditu batzordeak. Gauzak ongi urte berriarekin batera parkea mustuko lukete lakuntzarrek.