Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agoitz taldeak 2-5 irabazi zion Lagun Arteari igandean Lakuntzan jokatutako lehian. 9. minuturako agoizkoak aurreratu ziren, eta atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren. Bigarren zatian, Gascok penalty argi bat sartu ondoren eta Gascoren jokaldia borobilduz Xabatek gola sartu ondoren bina berdintzea lortu zuen Lagun Arteak, baina hortik aurrera lakuntzarrek defentsa akats nabarmenak egin zituzten eta Agoitzek 3 gol sartu zituen eta 2-5 gailenduta 3 punturekin joan ziren. Mutilbera da 3. mailako liderra (74 puntu), San Juan taldeari 4 puntu aterata. Lagun Artea 12.a da, 44 punturekin. Asteburuan Iruñean jokatuko du Lagunek, puntu berberak dituen Pamplona arerio zuzenaren kontra. Sailkapeneko postua dago jokoan.