Bertako sinboloen defentsarako ekitaldia

Guaixe 2013ko maiatzaren 3a

Sakana eta Hego Euskal Herriko makina bat udalen moduan, Lakuntzako Udalak ere jaso du Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua. Horrekin batera, ikurrina udaletxetik kentzeko agindua ere etorri da Lakuntzara. Espainiako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzatik egin zaio udalari eskaera. Eskakizun horren aurrean, udaletik "erantzun irmo bat emateko beharra" ikusi dute eta bihar eguerdiko ekitaldia antolatu dute. "Gure sinboloen defentsa egiteko" udalak 1979tik udalean izan diren alkate eta zinegotzi guztiei eskatu die bihar, 12:30ean kontzentrazio eta agerraldi batean parte hartzeko. Horren ondoren, udaletxean ikurrina Lakuntza bertako ikurra dela adierazten duen olana jarriko dute udaletxean.