Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txingurriye, laguntza eta aisialdi taldeak antolatuta, bihar jatorri ezberdinetako lakuntzarrak bilduko dituen festa ospatuko da. Plazara hurbiltzen diren lakuntzarrak eskaintza zabala izanen dute. Batetik gaztetxoendako jolasak izanen dira. Bestetik, sukaldaritza tailerrak daude. Horrekin batera, erakusketa izanen da. Guztiek elkarrekin gozatzeko moduko egitaraua. Gainera, azken asteetan, astean bitan elkartu izan dira lakuntzarrak. Ordu bateko saioetan Senegal, Maroko, Ertamerika eta Euskal Herriko dantzak erakutsi dizkiote elkarri. Bihar jatorri ezberdinetako dantza erakustaldiarekin gozatzeko aukera izanen da. Kulturille 2013 Larunbatean gure sinboloei egindako omenaldiarekin abiatu zen Lakuntzako Kulturille. Biharko Kulturarteko Jaiak ere tokia du Kulturilleko programazioan. Udalak eta herriko eragileek antolatutako egitaraua garagarrilaren 19ra arte luzatuko da. Iragarritakoen artean daude hilaren 25erako Parkea Martxan taldeak antolatutako kontzertuak, Elai Alai dantza taldearen eguna, Luis Fuentes eskolaren eguna, musika eskolako ikasleen emanaldiak eta beste.