Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sarrigurenen jokatutako partidan, asko zuen jokoan Eguesibarrek: 3. mailari eustea, hain zuzen. Aldiz, Lagun Arteak lortua du helburu hori, eta ez zuen aparteko presiorik. Eguesibar hasi zen dominatzen eta azkar aurreratu zen markagailuan. Baloia kontrolatzen jarraitu zuten Iruñerrikoek, baina ez zuten baloia Lagunen atean sartzen. Atsedenaldira joateko zorian zeudela, Lagun Arteak berdintzea lortu zuen, Mendietak sartutako golari esker. Bigarren zatian urduri zeuden Eguesibarrekoak. Atzera ere aurreratzea lortu zuen, baina Medinak berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera Eguesibarrek dena eman zuen garaipena lortzeko eta, azkenean, garaipena eta 3. Mailari eustea lortu zuten, baina izugarri sufritu eta gero. Sailkapen orokorrean San Juan da liderra, 77 punturekin, Mutilberari 2 puntu aterata. Lagun Artea 14.a da, 45 punturekin. Azken jardunaldia etxean jokatuko du Lagun Arteak, sailkapenean 52.a den Murtxante taldearen kontra. Bi taldeek ez dute ezer jokoan baina zaleen aurrean irabaziz despeditu nahiko dute liga lakuntzarrek. 3. mailan jokoan dagoena lidergoa da, San Juanek edo Mutilberak liga irabazteko aukerak dituztelako. Ea nor gailentzen den.