Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txingurriye laguntza eta aisialdi taldeak antolatuta, larunbatean festa polita burutu zen Lakuntzan, Kulturartekotasun festa. Herritar asko hurbildu ziren plazara. "Lakuntzan bizi garen kultur guztiak elkarrekin topaketa bat egiteko eta elkar ezagutzeko antolatzen dugu festa hau" adierazi ziguten Txingurriye taldeko Mari Jose Imirizalduk eta Txarete Ganboak. Izan ere, Lakuntzan hainbat herrialdetatik etorritako bizilagunak daude. "Kolonbiarrak, senegaldarrak, marokoarrak - batzuei senitarteko bat hil zaie han eta horregatik batzuk ez dira etorri - , perutarrak, Errepublika Dominikarrak... eta gu, euskaldunak" azaldu digute. Auzate ezberdinaHorrela, erakusketan herrialde bakoitzeko musika tresnak, jantziak, apaingarriak, edariak... ikus zitezkeen. Txoko batean kometak egiten aritu ziren neska-mutikoekin, beste batean pintatzen, eta aurpegia margotzen ere bai. Auzate berezia prestatu zen, herri ezberdineko jakiez osatutakoa. "Hemengo erroskillak, kolonbiarrek egindako gazta buñueloak, perutarrek urdaia eta bananarekin egindako takatxoak, marokoarren tea eta pastak, Errepublika dominikarreko rona... gainera jakiak guztiz prestatu gabe ekarri ditugu, hemen guztien artean egiteko eta oso ongi pasatzen ari gara" gaineratu zuten Ganboak eta Imirizalduk. Besteen dantzak ikasi dituzteJatorri ezberdineko lakuntzarrek dantza ikastaroa egin dute, borondatezkoa eta dohainik, eta guztiek herrialde bakoitzeko dantza bana ikasi dituzte: merenguea, euskal zortzikoa, saltsa, Senegalgo dantza... eta ikasitakoa plazan praktikan jarri zuten, guztien harridurarako, guztiek bikain dantzatu baitzuten. "Ez dakit ikasi dugun, baina izugarri ongi pasatu dugu" zioten jatorri ezberdinetako parte hartzaileek. "Harrigarria da beste kulturetakoak egin dutena. Beste herrietan bizi diren euren ezagunak ekarri dituzte festara. Gauza handia iruditzen zaigu, beraiek prestakuntzan inplikatzen direlako gu baino askoz ere gehiago. Edozein gauzarako prest daude: dantza ikastaroa, festa bera... Gainera, ikusentzunezko moduko bat prestatu du herrialde bakoitzak, bere lurraldeari buruz" gaineratu zuten Txingurriye taldekoek, festa antolatzen jarraitzeko asmoa berretsiz.