Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Lakuntzako Zabalarte Klubak Zabalarte eguna ospatu zuen. Mendi kluba izanik, lehenik eta behin mendi ibilaldia egin zuten Aralartik barna. Elurra mara-mara zegoela ibili ziren. Eta, jakina, Lakuntzako Pertza elkartean ospatutako bazkari goxoarekin borobildu zuten festa. Ekainaren 8an jokatuko den 10. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatzen dabiltza buru-belarri Zabalartekoak. Ildo honetan, izena emateko epea zabalik dago www.lakuntza-aralar.com web gunean.