Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 9an jokatuko da Lakuntza-Aralar mendi lasterketa eta aurten 10 urte beteko ditu lasterketak. Horregatik, Nafarroako Mendi Lasterketan Zirkuiturako baliagarria izateaz gain, Euskadiko Koparako puntuagarria izango da. Ibilbidean ez dago aldaketarik (28,5 km), eta probako errekorra hausten duenak 300 euroko saria jasoko du. Bestetik, bigarrenez kadete eta juniorrendako ibilbidea prestatu da (16 km). Izena ematekoIzena emateko epea zabalik dago www.lakuntza-aralar.com web gunean (federatuek 25 euro, federatu gabeek 30 euro), ekainaren 6ra arte. Momentuz 138 korrikalari daude izena emanda.