Parkeak babes handia

Guaixe 2013ko maiatzaren 29a

Lakuntzako Parkea Martxan taldeak larunbatean antolatutako jaialdiak jarraipen handia  izan zuten. Arratsaldez haurrendako puzgarriak, bandurrien taldearen emanaldia, haurren kantuak, Alkora taldearekin Afrikako doinuak eta beste izan ziren, eta gauean  Los del Rayo eta La banda del jefe Bigun taldeen kontzertuak.Antolatzaileendako egunaren balorazioa  "oso positiboa da. Arratsaldean jende asko ibili zen eta ez hainbeste gauean, hotzarengatik, baina oso giro polita izan da eta kontentu gaude,  3.000 euro pasatxo sartu genituelako bankuan, eta gastuak kenduta 2.500 euro pasatxo izango ditugulako". Dirua ateratzeko lakuntzarrek egindako brotxeak jarri zituzten salgai, arrakasta handia izan zutenak, Kalek zuzenean margotu zuen Bob Marleyren koadroa zozketatzeko boletoak saldu ziren eta txokolate beroa eta tarta pusketa erosteko aukera izan zen. Parkea Martxan-ek ekainaren 6an "haurtzaroaren kultura" lelopean gurasoendako hitzaldia antolatu du eta ekainaren 15ean Parkearen eguna. Buruhandiak eta erraldoiak, Irrien Lagunekin talo tailerra eta haurren ikuskizunak izanen dira.