Josu Dominguezek Lagun Artea entrenatzen jarraituko du

Guaixe 2013ko ekainaren 3a

Lakuntzako Lagun Artea futbol taldean oso kontentu daude Josu Dominguezek egindako lanarekin. 3. mailari eustea lortu du Lagun Arteak (45 punturekin, 34 gol sartu ditu eta 48 gol jaso) eta zuzendaritzak Dominguezen lanean konfiantza izaten jarraitzea erabaki du. Horrela, beste denboraldi baterako berritu diote kontratua. Orain futbolariak lotzen nahikoa lan izango du zuzendaritzak, bateonbatek beste eskaintzaren bat jaso duelako.