10.Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa: Goñi eta Olazabal azkarrenak ur eta lohi artean

Guaixe 2013ko ekainaren 10a

Sakandarrak 10.Lakuntza-Aralar (28,5 km)1.Imanol Goñi: 2:16:2515.Angel Arrieta (Uharte): 2:30:1017. Ander Unzurrunzaga (Etxarri): 2:31:20. 2. Beteranoa.20.Jose Javier Maiza (Etxarri): 2:37:5022.Iñaki Martiarena (Uharte): 2:38:4125.Evaristo Noveleta (Irurtzun): 2:40:0132.Patxi Albeniz (Lakuntza): 2:43:3637.Juantxo Arregi (Altsasu): 2:45:1651.Alberto Razkin (Etxarri): 2:52:0572.Iraitz Senar (Lakuntza): 3:00:5585.Mikel Goikoetxea (Altsasu): 3:03:59121.Jose Antonio Salgado (Altsasu): 3:19:22143.Jose Ramon Asiain (Ihabar): 3:29:49150.Josetxo Albizu (Irurtzun): 3:32:46155.Alberto Anton (Altsasu): 3:34:22162.Iban Verdugo (Etxarri): 3:40:07171.Aitor Salinas (Etxarri): 3:46:17Bezperan eta gau osoan euria etengabe egin eta gero euria barra-barra ari zuela abiatu zen Zabalarte klubak antolatutako 10. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. 250 korrikalari zeuden izena emanda, eta 199 korrikalarik hartu zuten irteera Aralarko bihotzetik barna 28,5 km eta 2308 m-ko desnibela zuen proba osatzeko prest. "eguraldiaren aldetik dagoen panoramarekin, nahikoa" antolakuntzatik adierazi zutenez.  Atazarko igoeratik Guardetxera igo behar ziren korrikalariak (1.035 m), antzinako galtzadatik pasaz. Albi eta Mugardin barna, Belokiko lepora jo behar zuten (1.205 m) handik zuzen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera (1.431 m, Aralarko tontorrik altuena) iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartu behar zuten Errenaga (1.298 m), Pagomari (1.140 m) eta Sandindegitik barna jaitsiz. Ura, hotza, haizea, lainoa eta lohia, lohi izugarria. Horiek izan ziren lasterketako protagonistak. Eroriko ugari izan ziren eta ibilbidetik atera eta galdu zen korrikalaririk ere egon zen. Baina, zorionez, ez zen aparteko intzidentziarik egon. Probaren gogortasunaren isla, 20 korrikalari erretiratu egin behar izan ziren.Jaitsieran hartu zuen aurrea GoñikImanol Goñi eta Alizia Olazabal izan ziren txapeldunak, duela bi urte bezala. 10 korrikalariz osatutako taldetxoak hartu zuen aurrea, Didier Zago buru zela. 2004an Zincak ezarritako errekorra, 2:05:14, gainditu nahi zuen Zagok eta aurrera egin zuen, baina eguraldiak ezarritako zailtasunengatik ezinezkoa izan zen. Atzetik Imanol Goñi eta iazko edizioa irabazi zuen Hassan Ait Chaou zihoazen. "Hirumugarrietara elkarrekin igo gara, laino artean ez galtzeko. Han Didier harrapatu dugu eta jaitsieran erritmoa topera bizkortu dut. Atzean utzi ditut eta indarrez nahiko juxtu heldu naiz helmugara" aipatu zuen proba irabazi zuen Imanol Goñi iruindarrak. Atzetik Hassan Ait Chaou (2:17:13) eta Didier Zago (2:18:23) sartu ziren. Emakumezkoetan Alizia Olazabal izan zen azkarrena (3:02:20), Elena Calvillori minutu pasa atera eta gero (3:03:51). Beuscar Agathek osatu zuen podiuma (3:39:00). Olazabalek 2011n emakumezkoen errekorra lortu zuen, 2:36:40. "Aurten ezinezkoa zen errekorra hobetzea. Ura, sekulako lokatza... ibilbidea oso gaizki zegoen eta korrika egiteko oso zaila zegoen" azaldu zuen helmugan. Arrieta lehen sakandarraSakandarrei dagokienez, aurreko asteko 68 km-ko Leitzako Euskal Herriko Mendi Erronka irabaztetik zetorren Angel Arrieta izan zen azkarrena (2:30:10), baina aipatu proban aritzetik guztiz errekuperatu gabe zeudela nabaritu egin zitzaien Arrietari, Jose Javier Maizari eta Iñaki Martiarenari. Ander Unzurrunzaga beterano etxarriarra izan zen 2. Sakandarra eta probako 2. Beteranoa (2:31:20), Maiza 3. Sakandarra (2:37:50) eta Martiarena 4.a (2:38:41). "Lokatz asko zegoen, ur asko, bideak errekak balira bezala zeuden, dena oso irristakorra... bitan edo erori naiz. Gainera, aurreko asteko palizarekin ez nengoen behar bezala errekuperatuta, baina proba Lakuntzakoa zen eta etxeko probak egin behar dira" esan zigun helmugan Iñaki Martiarenak. Bestalde, Uharten bizi den Patxi Albeniz lakuntzarra izan zen lehen herritarra. Guztiz lokaztuta iritsi eta gero, dutxa beroa eta masajeak eskertu zituzten korrikalariek, eta baita Zabalartek prestatutako auzate ederra. Kamiseta, txanoa eta produktu lotea zuen poltsa jaso zuten denek opari eta antolakuntzak 1.100 euro banatu zituen sarietan. Trofeoak eta produktu lote gehiago ere banatu ziren. Kadeteak eta juniorrakZabalartek kadeteendako eta juniorrendako 16 km-ko ibilbidea prestatu zuen. Kadeteetan, gizonezkoetan, Pello Moreno izan zen azkarrena (1:27:39) eta, emakumezkoetan, Maialen Uriz (2:33:09). Juniorretan, gizonezkoetan, Ander Garmendiak irabazi zuen (1:26:55), eta, emakumezkoetan, Lide Leibarrrek (1:53:14). Eta promesetan Joseba Urbano iritsi zen lehena (2:26:34). Erakusketa arrakastatsuaLakuntza-Aralar lasterketaren 10. edizioa ospatzeko, antolakuntzak urte hauek guztiak eta proba honen aitzindaria izan zen Guardetxe Igoerak guztiak biltzen zituen argazki eta prentsa artikuluen bilduma erakusketa egin zuen udaletxeko ganboikoan. Jendeari asko gustatu zitzaion. Horretaz gain, bideoa egon zen ikusgai. Zabalartek urte guztiak biltzen dituen dossierra edo liburuxka egin zuen eta Jose Antonio Salgado korrikalari altsasuarrari eta proba honen antolakuntzan burubelarri aritu diren Josu Imazi eta Jose Luis Lizarraga "Dorrao"-ri ale bana oparitu zien, omenaldi moduan.