Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzarrek beraiek irudikatutako parkea egiteko finantziazioa behar da eta hori da biharko egunaren helburua, parke berri bat egiteko dirua biltzea. Izan ere, zinemako lanek herria haurrendako jolas parkerik gabe utzi zuten. Parkea Martxan batzordea sortu zen eta aisialdi gunea berritzeko proiektua ondu du. Hura egiteko dirua udalak eta batzordeak jarriko dute. Bihar, gainera, parkeko zirriborroak eginak daudenez, haurrek gogokoena dutena bozkatzeko aukera izanen dute. Egitaraua11:00etan Haurrendako tailerrak. 12:30ean Erraldoiak eta buruhandiak. 13:30ean Elai Alai dantza taldea. 17:30etik 20:00etara herri kontzertuak. 20:30ean Dj Sergei. Egunean zehar edariak, pintxoak eta bigarren eskuko azoka izanen dira.