Musikatutako erretratua

Guaixe 2013ko ekainaren 26a

Jokin Alegria margolariak Dj Nestortxoren doinuez lagunduta zuzenean musikari baten aurpegia margotuko duLagunak dira Jokin Alegria, Kale, eta Dj Nestortxo. Biek ere musika gogoko dute. Alegria musikarien aurpegiak margotzen hasi zen eta aurretik biek zuten loturatik sortu zen The art Confusion ekimena. Dj Nestortxok jartzen duen musika estiloaren arabera, Alegriak estilo horretako musikari baten erretratua egiten du. Dj-ak zein musika estilo jarriko duen aurretik hitz egiten dute. Izan daiteke punka, rock and rolla, euskal musika, reggea edo beste bat eta estiloaren arabera Alegriak pintzela hartu eta pintura akrilikoarekin musikariaren erretratua eginen du. Bi artistek ordu eta erdi edo bi ordutako saioa eginen dute. Bitarte horretan zozketa baterako txartelak salduko dira eta zenbaki sarituak Alegriaren koadroa eramanen du etxera. Alegriak esan digunez, ostegunekoa estreinako saioa izanen da biendako. Berak Lakuntzako parkearen aldeko jaialdian La Banda del Jefe Bigun taldearekin entsegatu zuen. Gernika tabernakoaren ondoren, edozein tokitan saioa errepikatzeko prest azaldu dira biak.