Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arte nahasmena, the art confusion, sortuko dute, atzera ere, Jokin Alegria margolariak eta Dj Nestortxok. Azken horrek Ska musika jarri eta entzuten diren taldeei buruzko azalpenak ematen dituen bitartean, Alegriak pintzelak mihisean dantzatuko ditu. Haren esku trebetik entzuten den musika estiloko kantari baten erretratua aterako da. Bi artistak lanean ari diren bitartean txartelak salgai egonen dira eta saioa despeditzean (ordu bat edo ordu eta erdi) Alegriaren koadroa zozketatuko da. Altsasuko Gernika tabernako esperientzia onaren ondoren, rock and rolla eta Jim Morrison izan ziren orduan protagonista, orain, bigarren arte nahasmena dute bi lakuntzarrek.