Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
3. mailako ligako lehen jardunaldian San Juanen kontra 0-2 galdu eta gero, 2. Jardunaldian Itaroa Uharteren kontra 1-2ko garaipena lortu du Lagun Arteak. Lakuntzako taldearendako inportantea izan da garaipen hau, taldearen animuak gora egiteko garrantzitsua baita denboraldi hasieran puntuak pilatzea eta lehen garaipen hori lortzea. Lehia oso estuan, Lagun Arteako Goikoetxeak sartu zuen lehen gola, 22. minutuan. Bigarren zatian Uharte Iruñeak berdintzea lortu zuen, Urdazik sartutako penalty bati esker. Bi taldeek gogor borrokatu zuten garaipena lortzeko eta azkenean, Eransusek sartu zuen lakuntzarrei garaipena ekarri zien gola. Sailkapenean Mutilbera da liderra, 6 punturekin, Cirbonero, San Juan, Osasuna eta Izarra taldeekin berdinduta. Lagun Artea 9.a da, 3 punturekin. Igandean Valtierrano taldea hartuko du Lagun Arteak. NobedadeakNobedade garrantzitsuak daude Lakuntzako taldean, entrenatzailetik hasita. Aurreko urteko entrenatzaile Iosu Dominguez Osasunako emakumezkoen taldea entrenatzera joan da eta bertako entrenatzailea zena, Jose Luis Satrustegi, Lagun Artea entrenatzera etorri da. Aurreko urteko egitura eta taldea mantendu du lau jokalari berri ekarrita: Cristian Laplana (Beti Kozkor), Iñigo Arrate (Txantrea), Jonathan Vilches (Xota-Beti Kozkor) eta Urko Izagirre (Mutilbera). Bestalde, Xabi Murillo itzuli da.