Odei Juango lakuntzarrak domina ekarri du Murtziatik

Guaixe 2013ko irailaren 2a

Abuztuaren 24tik 26ra Txirrindularitzako Fondoko Espainiako Txapelketak jokatu ziren Murtzian, junior eta master mailetan. Junior mailako proban Aralar Txirrindularitza Klubeko Odei Juango lakuntzarra (Nafarroa) hirugarrena sailkatu zen, Alex Aranburu (Euskadi) eta Gerard Armillasen (Katalunia) atzetik. Zorionak!