Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasi da 3. mailako liga eta bertan dugun ordezkari bakarra Lagun Artea talde lakuntzarra da. Nobedade garrantzitsuak daude taldean, entrenatzailetik hasita. Orain arteko entrenatzaile Iosu Dominguez Osasunako emakumezkoen taldea entrenatzera joan da eta bertako entrenatzailea zena, Jose Luis Satrustegi, Lagun Artea entrenatzera etorri da. Satrustegi aspaldiko ezaguna da eta berehala egin du bere tokia Lakuntzan. Juan Carlos Gallego eta Javier Fermin Asiain izango ditu laguntzaile eguneroko lanetan. Iazko blokea indartu du SatrustegikEntrenatzaileak iazko taldea mantendu du, iazko blokea baita oinarri nagusia. Xabi eta Unai Bakaikoa anaiak, Beraza, Medina, Goikoetxea, Gasco, Mendieta, Davila... Baina blokea indartzeko 5 jokalari berri etorri dira: Iñigo Arratibel etxarriarra, Pablo Villava eta Osasunak utzitako Endika Galarza, Oscar Ursua eta Ruben Morillas. Horretaz gain, Josu Arraiza lakuntzarra osatu da eta taldera bueltatu da. Bestalde, 5 baja izango ditu taldeak - Etor Alegria, Ricardo Liza, Igantzi Jauregi, Iker Mundiñako eta Mikel Nieto - , Iñigo Palomo osatzen denean berriro taldera bueltatuko baita. Lagun Artea taldearen helburua argia da: 3. mailako kategoria mantentzea. Hala azpimarratu digu klubeko Jesus Mari Goikoetxeak. "Hori da helburua, 3. Mailari eustea" azpimarratu digu. Maila horretan egotea lorpen handia da 1.000 biztanle pasatxo dituen herri batendako, kontuan hartuta kategoria horretan dauden klub askok lakuntzarrek baino baliabide gehiago dituztela. Eta are gehiago taldearen oinarria sakandarrak direla kontuan hartuz. "7 jokalari lakuntzarrak dira, 13 sakandarrak eta 5 Iruñekoak" nabarmendu dute klubetik. Lagun Arteak hasi du denboraldia. 20 talde ari dira lehian 3. mailan. Lehendabiziko jardunaldian San Juanen kontra 0-2 galdu eta gero, asteburuan Itaroa Huarteren kontra 1-2 gailendu ziren lakuntzarrak. Mutilbera da liderra (6 puntu) eta Lagun Artea 10.a da (3 puntu). "Mutilen moralerako 3 puntu horiek lortzea inportantea da, taldearen animuak gora egiteko" gaineratu digu Goikoetxeak. Igandean Valtierrano taldea hartuko dute Lakuntzan. 3. Maila oso konplikatua da, talde oso indartsuak daudelako, San Juan Cirbonero, Osasuna, Iruña, Izarra, Oberena, Mutilbera... hortaz, lan gogorra egin beharko dute Satrustegiren mutilek. Lagunek Erregional taldea izango du: Lagun Artea BLagun Artea urtetik urtera sendotzen ari den kluba da. Aurten 5 talde izango ditu Lakuntzako klubak: 3. Mailako Lagun Artea, erregional mailako Lagun Artea B, jubenila, infantila eta kimuena. Horretaz gain, 5 urtetatik 9 urtetara bitarteko haurrei eskolak eskainiko zaizkie, Osasuna Fundazioarekin elkarlanean. "Ultzamaren laguntzarekin sortu dugu Lagun Artea B taldea, erregionaletan ariko dena. B taldean ariko diren jokalari batzuk, Lucas Pascual, Urko Izagirre, Xabi Burillo, Aitor Egurza eta Alejandro Zabala, 3. Mailako taldean jokatuko dute ere tarteka, eta baita jubeniletan dabiltzan jokalari batzuk. Entrenamenduak ere 3. mailakoekin eginen dituzte sarritan" adierazi digu Jesus Mari Goikoetxeak. Gogoak eta jokalarien ilusioa handiak dira. "Oso kontentu gaude denok entrenatzaile berriarekin. Mutilak gustura daude entrenatzen, giro onean. Atzo 21 jokalari zebiltzan lanean. Eta giro hori oso inportantea da" gaineratu digu. BakaikoatarrakIazko denboraldian Joseba, Unai eta Xabi Bakaikoa anaiek 3. Mailako Lagun Artean jokatu zuten. Hiru anai kategoria horretan eta talde berean aritzea ez da ohikoa, eta Estatu mailako hainbat komunikabidek jaso zuten albiste bitxia. Aurten Unaik eta Xabik jarraituko dute taldeko jokalari izaten. Josebak jokalari izatez utzi du, baina ez du futbola alderatuko: Lagun Artea taldeko jubenilen entrenatzaile dugu Ioseba Bakaikoa. Erregionala, hurrengo asteanIrailaren 14an hasiko da Erregional mailako 2013-2014 denboraldia. Hiru talde sakandar lehiatuko dira: Lagun Artea B, Etxarri Aranatz eta Altsasu. 3. mailako Lagun Artea 203-2014Jokalariak:Atezainak: Ander Agustin, Eneko Orrio eta Lucas Pascual.Atzelariak: Josu Arraiza, Xabi Bakaikoa, Adrian Betelu, Eneko Cruz, Endika Galarza, Oscar Ursua eta Pablo Villava.Erdilariak: Patxi Beraza, Iñigo Arratibel, Jonathan Medina, Fermin Eransus, Jokin Sala eta Ruben Morillas.Aurrelariak: Unai Bakaikoa, Xabat Goikoetxea, Arkaitz Gasco, Ion Mendieta, Joseba Montoya eta Jonathan Davila.-Altak: Josu Arraiza (belauneko lesiotik errekuperatuta), Iñigo Arratibel (Txantrea jubeniletatik), Endika Galarza (Osasunak utzia), Oscar Ursua (Osasunak utzia), Ruben Morillas (Osasunak utzia) eta Pablo Villava (Harotik).-Lagun Artea B (erregionala) eta 3. mailako Lagun Artea txandakatuko duten jokalarien altak: Lucas Pascual (San Jorge jubeniletatik), Urko Izagirre (Mutilberatik), Xabi Burillo, Aitor Egurza eta Alejandro Zabala.-Bajak: Etor Alegria (belaunean bi lesio izan eta gero, jokatzez utziko du), Ricardo Liza, Igantzi Jauregi, Iker Mundiñano, Mikel Nieto (3. Mailako Pamplonara doa), Iñigo Palomo (lotailuen lesiotik osatzen dago eta abendu aldera itzuliko da). Entrenatzailea: Jose Luis Satrustegi2. entrenatzailea: Juan Carlos GallegoFisioterapeuta: Asier UrkiaPrestatzaile fisikoa: Javier Fermin AsiainDelegatuak: Diego Cruz, Jesus Maria Goikoetxea eta Jesus Maria ZabartePresidentea: Carlos Ruiz de Erentxun