Lagun Arteak garaipen garrantzitsua lortu du Murtxanten

Guaixe 2013ko irailaren 16a

Aurreko astean etxean Valtierranoren kontra 0-4 galdu eta gero, Lakuntzako Lagun Arteak garaipen inportantea ekarri du Erriberatik, Murtxante taldeari 0-2 irabazi ondoren. Bi taldeak ongi aritu ziren, kontrako atean etengabe arriskua sortuz. Azkenean Goikoetxeak aurreratu zuen Lagun Artea. Murtxantek bi gol aukera oso argi izan zituen, baina ez zuen asmatu. Atsedenaldia eta gero, Lagun Arteak bi gol aukera oso argi izan zituen, baina Murtxanteko atezainak geldialdi bikainak egin zituen. Murtxante saiatu zen, baina ez zuen Lagun Artearen atean asmatu, eta bukaeran, 91. minutuan, Unai Bakaikoak lakuntzarren bigarren gola sartu zuen. Sailkapen orokorrean Izarra da liderra (12 puntu). Lagun Artea 8.a da, 6 punturekin. Igandean Lagun Arteak Corellano taldea hartuko du Lakuntzan.